sábado, 22 de marzo de 2025

DANTZA MAISUAK


Dantza Maisuak jardunaldia antolatu du Miarritzen Maritzuli konpainiak. Pasa den larunbateko hitzaldi, tailer eta ikuskizunean Proventzako eta Euskal Herriko dantzek dituzten antzekotasunak konparatu eta armadako dantza-irakaskuntzak utzitakoa agerian jarri da. Bi hitzaldirekin hasi da eguna; dantzaren irakaskuntza militarraz aritu da Jon Iruretagoiena eta Probentzako dantza-maisuez Alain Jourdan. Teoriatik praktikara salto egin eta Ruth Boncompagni dantza-maistrak eskola-praktikoa eskaini du Proventzako karaktere-dantzen zenbait mugimendu irakatsiz. Jarraian, Maritzuliko Jon Iruretagoienak eta Jon Olazkuagak Zuberoako dantza-teknikara lehen hurbilketa eskaini dute. Eguna borobiltzeko, Dantza Maisuak ikuskizuna eskaini da Gare du Midiko Gamaritz gelan. Dantzaren irakaskuntza militarraren arrastoa eta dantza-teknika jasoa dituzten tradizioak eszenaratu dituzten hainbat taldek: Proventzako La Capouliero (Martigues) eta La Poulido de Gémo (Gémenos) eta Euskal Herriko Maritzuli Konpainia (Miarritze), Añorgako dantzariak (Donostia, Gipuzkoa) eta Muskildiko dantzariak (Zuberoa) aritu dira.

Bideoan martxoaren 15eko ekintzen irudiak jaso ditugu, baina egitarau zabala antolatu du Maritzulik. Asteburu honetan izango dute jarraipena jardunaldiek, Jon Iruretagoienaren eta Xabier Itzainaren hitzaldiekin, eta hurrengoan itxiko da programazioa Mikel Sarriegiren eta Michel Duverten hitzaldiekin. Bestalde, Miarritzeko Historia Museoan Maritzuli Konpainiak prestatutako "Jantzi militarra Euskal herriko tradizioetan" erakusketa dago ikusgai; Euskal Herriko tradizioetan ageri diren janzkera militarraren aztarnak erakusten ditu erakusketak.

Irudiak: Oier Araolaza.

 Dantza Maisuak jardunaldiak,

 Miarritze, 2025-03-15.

Related Posts:

  • EUSKAL FESTA 2018-VI dantza luze Un detalle que a veces pareciera se quiere perder. Es simple, solo es una unión. Esas manos, la palma que sale del corazón y tu… Read More
  • SEMANA VASCA -2018-III MOMOTXORROAK Todos los años hay un fuera de guion. Un no se que quizás visto, quizás no visto. Cruzando el Río de la Plata, nos vino un viento… Read More
  • SEMANA VASCA -2018-IV       A TIEMPO "Las danzas tradicionales son danzas que se representan en momentos fundamentales, acontecimientos o celebraciones d… Read More
  • SEMANA VASCA -2018-V ONENAK!  Pareciera que hay una ley escrita por la cual, no se hacen danzas circulares, dentro de la velada anual en las semanas vasca de la … Read More
  • EUSKAL FESTA 2018-IV erreberentzia Las ezpata dantzak, danzas de espadas pueden ser las más antiguas que se conservan. Son danzas lentas o grave, ligadas generalment… Read More

0 comentarios:

Publicar un comentario