lunes, 3 de marzo de 2025

INAUTEAK 2025-ZAKUZAHAR LESAKA

 
84 zakuzarrek parte hartu dute inauterietako igandean Lesakan. Aitzinetik, zakuzar ttikien kalejira ere egin zen Lesaka trikitixa taldearekin, etorkizunean ere ohitura segurtatua dagoela erakutsiz.


Goizean euri langarra egin bazuen ere, eguerdian eguraldia altxatu eta arratsaldean Kastillobaita, Grazienea, Huartea eta frontoiaren arteko plazatxoan bete eta josi ahal izan dituzte zakuak mairuek eta laguntzaileek, jendetzaren begiradapean. Zakuzar nagusiek musika bandaren laguntzaz egin zuten kalejira. Lehen aldiz emakume bat, Leire Portu, izan zen zakuzarren aitzinesku. Atzesku, berriz, Joel Gil izan zen. Musikariek Lesakako Inauteriak pieza jo zuten behin eta berriz eta zakuzarrak karrikaz karrika ibili ziren ikusleak uxatzen. Zakuzarrak Zabaleta dorrearen parean, Antoiun eta Eskol Ttikin eta gelditu ziren, atseden hartzera eta monttonkak egitera. Mairuek, zakuen urratuak moldatzeko eta galdutako pizontzien ordez, bertze berriak emateko aprobetxatzen zuten geldialdi horiek.

Behin ibilbidea bukatutakoan, plazan zakuak urratu eta belarrekin jolasean ibili ziren haur eta gaztetxoak.
 ERRAN.EUS

Related Posts:

  • AKERBELTZ ¿ERA TAN MALO? Es un placer semanal, cara por cara, desgranar un cuento, narrado, no como real. ¿Existe?...yo a ese no lo vi,,repuesta de manual.… Read More
  • ¿EL MENÚ? 'Der Speisezettel' Pocas personas, alguna vez en Euskal Herria, alguna vez, no habrán cantado, ¿CAMARERO?, ¿QUE HAY PARA HOY?, SOLOMILL… Read More
  • DANTZA una película imperdible! Una historia sobre el ciclo de la vida, de la lucha por la supervivencia. Donde el paso del tiempo viene marcado por el curso de la naturaleza. Y… Read More
  • YO y el OTRO KLIKAMENTALA El bosque en ocasiones no te deja ver el fondo y mucho menos que un rayo iluminador aclare tus propias o compartidas-empanadas-… Read More
  • KORRIKA 2019 AIARAN-TIPI TAPA!   KORRIKA 2019-21° KORRIKA AIARAN FUENTE: AIRALDEA.EUS AITOR ALAVA 14/4/19 … Read More

0 comentarios:

Publicar un comentario