Donostiako Euskal jaien barruan, irailaren 6an Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak eta Donostiako Udaleko txistulari taldeak antolatutako Esku dantza herrikoia.
Bertan, Alkarkide, Argia, Donostiako musika eskola, Erdizka, Erketz, Eskola, Goizaldi, Harribil, Kaxkarinak, Kresala, Oinkari eta Sustraiak dantza taldeetako kideak edota kide-ohiak parte hartu zuten, aurreskularia Irati Olaizola eta atzeskularia Endika Osa izan zirelarik. Doinuak Donostiako Udaleko txistulari taldeak jo zituen.