martes, 19 de mayo de 2026

LOINATZKO EZPATA DANTZA

 

Ezpata-dantza Loinatz jaietako astelehenean dantzatzen da. Dantzariak udaletxe aurrean elkartzen dira goizean eta udal agintariekin batera santuaren bila joaten dira Andre Mari parrokiara. San Martinen irudia elizatik ateratakoan dantzatzen dira lehen aldiz. San Martinen basilikaraino laguntzen diote prozesioan eta bertan bitan dantzatzen da, meza aurretik eta ondoren.

Eguerdian parrokiara itzultzerakoan egiten da azken saioa. Ezpata-dantza dantzatu ondoren, herriko bandera dantzatzen du Kofradiaren banderazaleak.

0 comentarios:

Publicar un comentario