martes, 19 de mayo de 2026

KAPELA DANTZA

 


Burdinolak zeuden herritan, ohizkoa izaten zen bertan lanean haritzen ziren ferroien kofradiek Gizon Dantza dantzatzea. Berau Legazpin ere gertatzen zela uste dugu, non 18 "peaileak", burdinoletako ordezkariak, "Kapela Dantza" dantzatzen zuten. Dantza honi izen hau dantzariek erabiltzen zuten kapela zela eta (ustez aitzinean ferroiak erabiltzen zituzten kapelak) eman zitzaion. Dantza hau 1930. hamarkadan desagertu egin zen.


 Baina garai horretako partaideen oroimenean iraun zuen eta 1996. urtean dantza hau berreskuratzen du Sustraiak Dantza Taldeak, gaur egun Santikutz Jaien barruan dantzatzen delarik.

0 comentarios:

Publicar un comentario