domingo, 2 de agosto de 2026

MERAKI

 



Meraki. “Gogo biziz eta ahalegin handiz egitea zeozer". Aste hauetan gertatutakoa deskribatzeko
modua da. Gaur, hemen aurkezten diren lanak talde bakoitzaren hausnarketa eta kezken emaitza dira. Emanaldian zehar, jai-giroko proposamen biziak ikusiko ditugu, bestetik, intimistagoak eta motelagoak direnak, baina era berean zirraragarriak direnak. Beste begirada batzuk zabaltzeko lekua ere egongo da, Folk kulturaren beste adarrak bisitatuz. Zuen gustukoa izatea espero dugu. Eskerrik asko!!

1. Ez Dadila Soka Eten
Herri eta persona guztiak elkartuta, bizitzea merezi duen etorkizuna sortuko dugu.

2. Luma Txurikoa Adarretan jolasean dabiltzan txori txikiak bezala, hegan hasiko dira eta bere bidea egingo dute. • Taldea: 2015ean jaiotakoak • Musika: Alboka Taldea • Koreografia: Nagore de las Cuevas / Arkaitz Pascuas 

3. Txinparta Iluntasuna urruntzen hasi da eta inauste garaia heldu da,orain, indar handiagoz ernetu eta loratu ahal izateko.

 4. Luzaideko 4.Kontraiantza Luzaiden dantzatzen diren kontraiantzen zikloko azkena. Negua amaitu eta udaberria hasiko da, Argia! 

5. Eskuernaga/Villabuena Suite Maiatzean eta azaroan Eskuernagan (Araba) dantzatzen diren makil dantzak laburbiltzen dituen suite txiki bat aurkeztuko dugu. 

6. Jota Tafalla “ La Pilindros” 60ko hamarkadan, Silvano Cervantesek Tafallari eskaini zion jota hau. Koreografia Tafallako udal dantzariek egin zuten Iruñeko udal taldearen laguntzarekin. Gaur egun, errepertorio herrikoiaren parte da. 

7. Sorgin Dantza Pantomima dantza hau inauteri garaian kokatuta dago eta dantzariek elkarrekin jolasten dute. Taldeari egokitutako bertsio bat aurkezten da. 

8. 7 Jauziak Esaten omen da Juan Hartza eta bere ama bizi zirela kobazulo batean entzerratutak. Ihes egin ahal izateko, han mantentzen zituen arrokaren gainean salto egin behar zuten. Azkenean, zazpigarren jauzian, harria mugitu eta bere senide eta lagun maiteekin elkartzera irtetea lortu zuten. 

9. Ball d`Homenatge & Bastoners Kataluniatik euskal erritoan inspiratutako protokolo dantza bat sortzeko so egin ziguten. Kasu honetan, trokeo dantza batekin osatuko dugu.. 

10. Salts ràpids / Jauzi Arinak Joan Serra ez zen Euskal Herrira jo egin zuen bakarra izan, kasu honetan, Pere Romaní beste dantza mota batzuekin jolasteko aukera ematen digun arin arin eder hau oparitzen digu. 

11. Santulari Uztaiak eta hagak nahasten dira oihartzun berriak sortzeko. 

12. Flora Sustraiak komunak dituen Folk ekosistema anitzekoak gara. Horregatik, hegoaldetik sartu ziren erritmo eta dantza moldetara hurbilduko gara. Iragan hori, gaur egungo ikuspegitik berrikusiko dugu. 

13. Betti Arin arin berri bat, non ikasleak Dantza Solteko lengoaia estilizatuagoetan barneratzen hasten dira. 

14. Aurrez-Aurre Aurrez aurre baina ez aurka eginez jolastu eta jauzi egingo dugu. 

15. Zure Begiek Gizakia eginten gaituena ez da ikusten dituzten bi begi izatea, gure begiratzeko modua baizik. 

16. Badakit Karmelo Iriondo Etxaburu pelotari profesional ondarrutarrak bere semeari, Xabierri, gure historiako hainbat gertaera baltz kontatu zizkion. Era berean, Esteban Urkiaga Basaras “Lauaxetak” odolean ordaindu zuen gertakari horreen albistea zabaltzera joan izana. Eurei eta beste pertsona askori esker baieztatu geinke: “Badakit…”

Koreografia eta Zuzendaritza: Nagore de las Cuevas & Arkaitz Pascuas
Olalde Aretoaren koordinazioa: Josune Alboniga
Soinuztapena eta argiztapena: Pulse
Grabaketa eta irudiak: Ander Elordui
Ikaslegoaren arreta dispositiboa: Santos Intxausti Udal Musika eta Dantza Eskolako irakaslegoa

sábado, 1 de agosto de 2026

RECORD/DANTZ-ANGO-IIi

 


MIL SESENTA Y OCHO!
MIL CIENTO TRES 
MIL CIENTO CATORCE

1.114

No es un número.

Es un abrazo.

Hace más de doce años
no abrí un blog.

Abrí una puerta.

Y hoy,
1.114 personas
han decidido cruzarla cada día. 

No vienen a buscarme.

Vienen a encontrarse
con una cultura,
con una memoria,
con un pueblo.

Leer,
en un tiempo que corre sin detenerse,
es un acto de resistencia.

Gracias.

De corazón.

Eskerrik asko bihotzez.