martes, 30 de septiembre de 2025

domingo, 28 de septiembre de 2025

KABALKADAZ-HITZALDIA

 


Peio Berterretxe Makearrak Kabalkadetaz egin duen ikerketaren berri ekarri dauku. Fenomeno hau azkartu da azken hamarkadetan eta urte guziz han edo hemen bat egiten da. Egileek aitortzen dituzten motibazioen artean, hizkuntzari, herriaren biziberritzeari edo ikusgarrigintzari lotuak direnak entzuten dira irratietan. Zer diote protagonistek berek, zenbateko pisua dute undarrean helburu horiek elkarrekin pasatzen duten urte bateko sukar hortan, zenbatekoa ondotik, ... ? Galdera horiek ditu harrotzen antzerkilari ikerlariak.


KABALKADAZ-HITZALDIA

sábado, 27 de septiembre de 2025

LIII Euskal Herriko dantza agerketa Basauri 2025

 


La 53ª edición de Euskal Herriko Dantza Agerketa se celebrará del 19 al 21 de septiembre en Basauri.

'Euskal Herriko Dantza Agerketa' de Basauri celebra su 53ª edición recibiendo por primera vez el 'paloteao' de MURCHANTE (Nafarroa), además de otros cuatro de Bizkaia, Araba, Gipuzkoa e Iparralde.

Euskal Herriko Dantza Agerketa alcanza sus 53 ediciones reuniendo CINCO grupos AUTÓCTONOS de danzas vascas y otras actividades complementarias el fin de semana del viernes 19, sábado 20 y domingo 21 de septiembre, en BASAURI.

Los cinco grupos invitados actuarán el SÁBADO 20 de septiembre a las 19:00 horas en el Parque Bizkotxalde de Basauri (Bizkaia), aunque si llueve se trasladará al Teatro Social Antzokia, también en Basauri.

Este año cabe destacar que acude por primera vez al EH Dantza Agerketa de Basauri el 'paloteao' de MURCHANTE, pueblo de la Ribera Navarra que lleva años ya representándolo en la plaza de su pueblo el 15 de agosto, víspera su patrón San Roque.

Además, participarán este año un grupo de Iparralde ('Atharratzeko Dantzariak', de Zuberoa), junto con la presencia de 'Mendexako Dantza Taldea' (de Mendexa, Bizkaia), con su particular danza bailada sobre una larga mesa; 'Udaberri' de Tolosa (Gipuzkoa), e 'Indarra Dantza Taldea' de Vitoria-Gasteiz (Araba-Álava).

jueves, 25 de septiembre de 2025

PRE-KAIXA 2025

 




Donde el Kielo guarda secretos de anTAño,

Irrumpe el alba entre sueños de ARena.

Frágil la flor que en Inviernos se enredA.

Incendios callados que el viento XispeA.

Cantos de antaño resuenan en el Aire.

Unidos los pasos por un Ritmo antiGUo.

La danza revive en la plaza su ecO.

Tambores retumban con fuerza en el Amanecer.

Ansia la tierra la Noble memoria.

Derrama el tiempo su Kulto sagrado.

 Y al final resuena una antigua espAranza.



EN EL RECUERDO:




«Pedro Mari Otañoren pertsonaia egituratzeko ezer ez genuen, haren bertsoak besterik»

 

Patxi Bisquertek (Zizurkil, Gipuzkoa, 1952) urteak eman ditu bere opera prima ontzen. Aktore gisa Pedro Mari Otaño bertsolariaren larruan sartu nahi, eta hori ez beste guztia egin du filma plazaratu zedin: bertsolari eta olerkari haren garrantzia aldarrikatu, auzolana martxan jarri, baliabideak lortu, zuzendu eta sustatu, besteak beste. Amaituz geroztik behin eta berriz ikusi du filma, behinik 50 bider. Baina ez omen da aspertu. Aldiko zerbait agertzen omen dio.

Hiru lan zuzendu zenituen Galizian, baina Ombuaren itzala bezain potolorik egin gabea zinen artean. Erronka horretan, zer izan da zailena?

Banekien ahulezia handiena alde teknikoan izango nuela, eta horretarako laguntzaile on bat beharko nuela, eta konfiantzazkoa. Joseba Salegi nire bigarren pelikulan ezagutu nuen, Albaniaren konkista-n, eta harekin aritzeko aukerak ziurtasun handia eman zidan.

Lehen aldia nuen aktoreak zuzentzen, eta urduriago ibiliko nintzela uste nuen. Baina grabaketa eguna iritsi zenean oso lasai nengoen, eta horrela izan da prozesu osoan. Aktore lanetan aritu behar dudanean, berriz, beti dabiltza inurriak urdailean bueltaka. Tentsio momenturik izan da, noski, eta halakoetan urak baretzen aritu behar izan dut, baina oso lasai.

«Lehen aldia nuen aktoreak zuzentzen, eta urduriago ibiliko nintzela uste nuen. Baina grabaketa eguna iritsi zenean oso lasai nengoen. Aktore lanetan aritu behar dudanean, berriz, beti dabiltza inurriak urdailean bueltaka»

Jende asko mugitu behar izan duzuenean, adibidez?

Bai, horrelakoetan nerbioa behar da, eta Salegik badu. Laurak Bat euskal etxeko sekuentzia egin genuenean, Hondarribian, ehundik gora lagun ginen udaletxeko areto nagusian; horietariko bakoitza bere tokian mantentzeko diktadore samarra izan beharra dago.

Non utzi zaitu pelikula honek? Zuzendari jarraituko duzu ala aktore nahiago?

Bietatik, ziurrenik. Niretzat gauzak kasualitatez izan dira beti. Istripuz naiz zinemagile, eta ez dut inoiz bilatu zineman lan egitea. 1981ean, Imanol Uribek Egin-eko argazki batean ikusi ninduenean, esan zuen: «bila ezazue tipo hau», eta horrela hasi nintzen. Hura eginda, nire zinema ibilbidea hor amaituko zela pentsatu nuen, baina handik bi urtera berriro deitu zidan Albaniaren konkista-ra joateko. Nahi gabe izan zen.

Ekoiztetxea ere halaxe sortu nuen. Galizian bizi nintzen orduan. Emilio Arauxo jarri zitzaidan harremanetan, esanez El País egunkarian nire elkarrizketa bat irakurri zuela. Tasio filmaz maiteminduta erabat, eta zinema galegoa egin behar genuela esanez. Feloen gaineko material mordo bat ekarri zidan. Halaxe sortu zen Eguzki Art.

Euskarazko izena jarrita, Galizian.

Han ezkondu nintzen, eta landetxe bat jarri nuen: Casona Eguzkia. Ekoiztetxea sortutakoan etxearen izena erabili nuen. Eguzkilore jarri nahi nion, baina hori hartuta zegoen. Han denetik egiten genuen. Bertako sortzaileei tokia egiten saiatu ginen.

Ombuaren itzala filmean denetik egin duzu: auzolanean sortu, dirua bildu, zuzendu, aktore lana, sustapena... Ez zara makala.

Denetik egitea egokitu da, baina ez dit zapore txarrik utzi. Halere, zenbait momentutan gaizki pasatu dut. Grabaketa amaitu eta gero, esate baterako, makalaldi bat izan nuen. Abuztu hasieran bukatu genuen grabaketa, eta muntaketa eta gainontzekoa berehala egin genuen. Baina urri bukaeran-edo sudurretik odola isurtzen hasi nintzen. Egunean bizpahiru aldiz gertatzen zitzaidan, eta horrek ahulezia handia eragin zidan. Lau egun eman nituen ospitalean, eta oraindik ez dakigu zerk eragin zidan hori, baina pasatu zen... Estresagatik izan ote zen edo. Estututa ibili nintzen, filma azaroan estreinatu nahi bainuen Zizurkilen, eta denbora gutxi falta zen.

«Grabaketa amaitu eta gero makalaldi bat izan nuen, estresagatik izan ote zen edo. Estututa ibili nintzen, filma azaroan estreinatu nahi bainuen Zizurkilen, eta denbora gutxi falta zen»

Nolanahi ere, zuzendaritzan jarraitzeko gogoz.

Bai, baditut beste zenbait gauza eskuartean, eta bat behintzat oso finkatuta buruan. Istorio horrekin Otañoren lorratzean jarraituko genuke nolabait. Haren biloba bat, Magdalena Araceli Moujan Otaño, sekulako matematikaria izan zen, oso ospetsua Argentinan, eta Nobel sarietarako ere izendatua. Bada, hark ipuin bat idatzi zuen 1998an: Gu ta gutarrak. Inoiz irakurri dudan istoriorik politena da. Hamabost orrialde ditu, eta  film baterako egokitu dut. Oraintxe amaitu dut gidoia.

Labur esanda, denbora makina bat asmatzen dute ipuinean, eta horren bidez euskara eta euskaldunak nondik datozen argitzen da. Oso surrealista da, eta nahiko zaila film batera eramaten.

Euskal diasporak askorako eman dizu, beraz. Laguntza handia jaso zenuten han?

Ez toki guztietan. Hondarribian grabatutako eszena Buenos Airesko Laurak Bat euskal etxean egin nahi genuen, 150 urte beteko baitira inauguratu zutela. Ehun figurante inguru behar genituen, baina haiek ez ziren ezertara konprometitu, eta eragozpen ugari izan genuen gainera. Orain ere, filmarekin bira bat egin nahi dugula eta, interesik ez dutela erantzun digute.

Pehuajoko [Argentina] Etxe Alai euskal etxean, aldiz, oso harrera ona izan genuen. Sekulako laguntza eman ziguten, eta Pedro Mari Otañoren ilobaren alaba bat ere ageri da filmean. Pedro Mari Otañoren anaia gazteena han hil zen.

Bertsoek osatzen dute filmaren haria. Horrek ere izango zuen konplikaziorik.

Kontua da Otañori buruz ez dakigula ezer. Eroen pare ibili ginen dokumentazio bila, batez ere Koldo Izagirre [harena da gidoia]. Arrasaten Lore Jokoak irabazi zituela eta, lau lerro aurkitu genituen La Voz de Guipúzcoa berripaperean. Argentinarako azken bidaian Korsika baporea hartu zuela eta, beste lau lerro. Kito. Pedro Mari Otañoren pertsonaia aztertzeko eta egituratzeko ezer ez genuen, haren bertsoak besterik.

«Peñagarikano Otañoren mendeurreneko saioan ikusi nuen Zizurkilen. 'Pedro Mari Otañoren osabarena egitea nahi diat', esan nion egun hartan. Berehala eman zidan baiezkoa»

Eta bertsolariak jarri dituzu aktore lanetan. Zer nolako esperientzia izan da hori?

Oso rol politak izan dituzte bai Anjel Mari Peñagarikanok, bai Oihana Iguaranek. Peñagarikano Otañoren mendeurreneko saioan ikusi nuen Zizurkilen. Haren bizitza taularatu zuten, eta Peñagarikanok Otañoren larruan jarrita botatzen zituen bertsoak. «Pedro Mari Otañoren osabarena egitea nahi diat», esan nion egun hartan. Berehala eman zidan baiezkoa.

Eta Oihana Iguaran nola jo zenuen begiz?

Casting batean. Pakita pertsonaia asmatua da. Haren rolean jarri, eta guk emandako bertso bat kanta zezan eskatu genion Iguarani. Berehala ikusi zion akatsa bertsoari; «Honi zer edo zer falta zaio, ez dago osorik», esan zigun. Falta zuena berak osatu eta bertsoa bota zuenean, ikaragarri emozionatu nintzen. Sekulako lana egin du filmean.

Memoria ariketa bat ere bada filma. Bertso paperak, esate baterako, garrantzitsuak ziren garai hartan, baina gaur egun askok ez dute jakingo bazirenik ere.

Otañoren biografiari oso lotuta dago hori, aitzindari izan baitzen horretan ere: plaza gizona ez zenez, idazten hasi zen. Gainontzekoek jarraitu egin zioten. Eta abestiak ere idatzi zituen. Donostiako Orfeoia, adibidez, Otañoren konposizioekin hasi zen kantatzen. Otañok Argentinara azken bidaia egin baino urtebete lehenago sortu zen Orfeoia, pentsa zer ospe zuen Otañok ordurako.

Gauza askotan izan zen aitzindari, baita euskararen irakaskuntzan ere. 1904an edo, metodologia bat asmatu zuen Argentinan euskara irakatsi ahal izateko.

Eszena polit asko ditu filmak, besteak beste, Txirrita sagardotegian dagoenekoa. Zein duzu eszena gustukoena?

Azken sekuentzia, beharbada. Zineman ez da ohikoa kamerari zuzenean hitz egitea, eta gure azken sekuentzia horretan Otaño ikus-entzuleei zuzentzen zaie, esanez bezala, «adi, euskaldunok». Oso gogokoa dut eszena hori. Horrelako atmosfera berezi bat lortu nahi nuen. Eta bada beste bat ere: La Vasconiako zuzendaria eta Bonifazio Latxa bertsolaria haren etxera joaten direnekoa. Sekuentzia borobilenetako bat da hori ere.

Pedro Mari Otañori nazio mailako omenaldia zor zaiola aldarrikatu izan duzu. Film honek egin al dio justizia apur bat?

Hauxe hasiera besterik ez da. Urriaren 20an hasi ginenez geroztik 150 bat saio egingo genituen herriz herri, tartean udaletan eta ikastetxe batzuetan. Eta emanaldiaren ondoren krokis moduko bat egiten dugu. Horietan jasotzen dugun erantzuna antzekoa da gehienetan: «Ez geneukan ideiarik ere nor zen Otaño».

Beran [Nafarroa] izan ginenean, 50 lagun inguru bildu ziren. Jendeak errieta egin zion alkateari, esanez filmaren propaganda gutxi egin zuela eta beratarrek jakin behar zutela Otañoren berri.

«Ombua zuhaitz handi bat dela uste du jendeak, baina zuhaixka bat da; maitatua eta gorrotatua da aldi berean, Otaño bezalatsu: karlistek gorroto zuten, eta liberalek ez zuten larregi maite»

Eta ombua zer den ikasi al du jendeak?

Honezkero bai. Zuhaitz handi bat dela uste du jendeak, baina zuhaixka bat da; maitatua eta gorrotatua da aldi berean, Otaño bezalatsu: karlistek gorroto zuten, eta liberalek ez zuten larregi maite. Ombuarekin antzeko zerbait gertatzen da: gautxoek oso maitea dute, itzal ederra ematen baitu; baina gainontzekoek ez dute estimuan, haren enborra hutsa baita barrendik, eta ez duelako egurretarako balio. Bestalde, Otaño estimatuagoa da Argentinan, hemen baino. La Platako unibertsitateko katedra batek haren izena darama. Gainera, bere bertsoak euskara ikasteko erabiltzen dituzte.

GARBIÑE UBEDA

martes, 23 de septiembre de 2025

Compostelako Erromesa Remix

 


Musikaren koizpena: 3k4in (Ekain Alegre)
Grabazioa, nahasketa eta masterizazioa: Erviti Studio (Josu Erviti)

Bideoklipa:
Zuzendaritza, muntaia eta kolorea: Iker Pérez
Ekoizpen burua: Maruxak
Zuzendari eta kamera laguntzaileak; Miren Gómez eta Carmen Ruiz de Temiño
Kredituak: Miren Gomez eta June Lasarte
Jantziak: Eneko Garcia (Tania) La Ramo (Diana) Saioa Oneka (Katta) Marta Martín (Maka)
Ile - apainketa: Íñigo Gómez eta Wigs by Hillary (Diana)

Arte zuzendaritza, estilismoa eta makillajea: Aimar Jiménez, Esteban Ardanaz, Amaia Martinez, Tania Redal, Izadi Pascual, Oinat Razkin, Joseba de Miguel, Iker Pérez. Ninfak: Nagore Tamayo, Ariadna Gelabert, Marta Patiño, Ainhoa Gonzalez, Lucia Penalba, Ainhoa Aldai Tabernako dantzariak eta figurante bereziak: Elena Aldama Soro, Katixa Agorreta Zabalza, Leire Doxandabaratz Ibarzo, Amaia Gartzia Olaso, Irati cereceda Neira, María Gurrea Luri, Maider Couso Mayor, Malen Careaga Iribarren, ⁠Kira Tainta Arraras Figuranteak: Ramona Cobos, Paula Cobos , Juan Luis Ardanaz , Carolina Ruiz, Belén Vildarraz, Fernando Pérez , Arturo González , Saioa Oneka, Eneko García , Oihane Aldabe, Alba Gómez , Antón Tarassov, Alberto Erice , Leire Rebollo , Oihane Urra , Uxue Etxeberria , Ane Diaz de Cerio, Eba Baquedano, Maialen Jimenez, Saier Ngom Martinez, Elena Aldama , Maialen Arruiz, Ainara Sánchez , Nahia Sánchez, Saioa Jardon, Gema Soto Tabernako koreogradia: Daina Garcia Ninfen koreografia: Nagore Tamayo, Ariadna Gelabert, Marta Patiño, Ainhoa Gonzalez, Lucia Penalba, Ainhoa Aldai Eskerrak:
Federico, Amets Aznarez, Larratz Dantzari Taldea , Eluntze Dantza Taldea, Axular Kultur Elkartea , Maddalen Lazkano, Iker Urkiola, Urki Etxeberria eta Ruben Cuesta

BRALETIK DANTZA JAUZIRA

 


Iparraldeko Kontserbatorioko 'dantza tradizionala' departamenduko 3. zikloko azterketaren parte izan den proiektuaren aurkezpena da dantza ikusgarri hau. Jon Olazcuaga Garibal ikasleak eramanik, Ikuspegi pertsonalarekin bat eginik, Iparraldeko dantza errepertorio batzuk dantza herrikoekin alderatuz erabiliak dira, Euskal Herria, Landak, Bigorre, Gers, eta Biarno eskualdeak amankomunean dituzten tradizioak aztertuz. Dantza tradizionalen oinarrizko formak agerian ezarriak dira, XVI. mendetik XX. mendera doan bidaia dantzatuan. Melodia eta erritmoekin jolastuz, zubiak eraikitzen dira dantza eta errepertorioen artean, dantza tradizionalen funtsezko ezaugarriak erakutsiz.

sábado, 20 de septiembre de 2025

Aitor Alavaren bloga milioi bat irakurketara iritsi da: “Formatu hau sustatzen dut, modernoen artean tradizionalena baita” 2025/09/19

 

Buenos Aires, Argentina. 2014. urtean hasi zen Aitor Alava 'Dantz-ango' izeneko bloga idazten. Izenetik bertatik Euskal Herria eta Rio de la Plata dantzaren lokarriarekin lotzeko asmotan jaio zen webgunea. Proiektu "apala" izan zen hasieratik, “eskuz egindako”a. Gaur egun, hamaika urte pasa eta gero, eduki berriak eta eguneratuak ia egunero zabaltzeaz gain bloga milioi bat bisita izatera iritsi dela dioski bere egileak. Jaio zenean hasi berriaren isla eman genuen orrialdeotan eta orain, berriz solastu gara balantzea eskatuz Buenos Airesen dantzari eta dantza-maisu den Alava arabararrekin.

- Lehenengo eta behin, zorionak. Zer mantentzen du blogak haste hartatik?
Folklorea da blogaren muina, hala hasi zen, baina horretaz aparte niri eta nire bizitzari buruzko hainbat eduki izan ditu beti. Neure subjektibitatea beti dago testuetan, batzuetan metaforekin, bestetan jokoekin, zergatik ez… Jende asko ez dago egia gordinak irakurtzeko prest eta batzuetan mozorrotu egin behar dira. Nire bizipenak direla, eta subjektibitatea dela, testuak gero eta laburragoak dira eta irudiek gero eta leku handiagoa hartu dute. Agian bizitzen ari garen garaiko ezaugarria da hori. Dena oso azkarra izan behar da, dena hasi eta bukatzen da aida batean.

- Zenbatero igotzen dugu material berria, erraz egiten duzu?
Batzuetan pentsatzen dut gero eta gutxiago argitaratzen dudala baina zenbakiak ikustean argi dago ez dela horrela. Urte emankorrenak 2014 —300 sarrera igo nituen— eta 2020 —269 sarrera— izan ziren… batazbestekoa 188 izan da urtean. Aurten 140 sarrera igo ditut eta irailean gaude… uste dut ez dela zenbaki batere makala, kalkuluak eginez, eduki berri bat da bi egunean behin.

- Nondik datorkizu ibspirazioa?
Lehen aipatu bezala, eduki asko neure bizitza eta lanarekin daude lotuta. Izan ere, bloga nolabaiteko ‘lehioa’ da nire kultura ekintzak eta ikuskizunak erakusteko. Beste alde batetik nire liburutegia eta CDtegia ere baditut, eta azkenik, beste webgune eta youtube kanal batzuk ere bihurtu ohi dira iturri, Kanaldude eta Xaloa Telebista, esate baterako.

- 'Milioi bat bisita… ’
Lagunek eta familiak konturarazi didate zenbaki garrantzitsua dela. Gogoan dut oraindik 2014an lehenengo argitalpena 100 bisitara iritsi zenean pentsatu nuela “Hau erokeria! Badaude ehun lagun munduan honi begira daudenak…”. Eta gaurko zenbaki honekin gauza bera pentsatzen dut, batez ere dantza ez baita oso gai popularra. Egiari zor, hamar urte eta gero oso arraroa da sarrera batek 300 bisita baino gutxiago izatea… Eta hori ikustean kriston satisfakzio irribarrea sortzen zait ezpainetan.

- Zein dira irakurleei gehien interesatzen zaizkien gaiak,?
Euskal gai petoak oso erakargarriak gertatzen zaizkie, adibidez dantzak, eta dantza egiteko jantziak, baina Argentinako eta Latinoamerikako dantzak ere interesatzen zaizkie. Eta nola ez, bals-a… Europako tipikoena. Beste alde batetik, oso zaila da jakitea zer nolako profila duten irakurleek. Blogeko edukiek muga geografikoak eta adinekoak gainditzen dituzte. Bai esan dezaket blogak eskatzen dituela irakurtzeko denbora eta pazientzia eta gaur egun gazte askok ez dutela ez bata ez bestea.

- Horrek ez zaitu animatzen sare sozial batera migratzera, Tik-tokera, adibidez?
Ez, inondik inora! Aldarrikatu egiten dut formatu hau. Aukera berri eta modernoen artean tradizionalena da bloga. Gainera oso erraza da eta edonork eskuratu dezake.

- Blogetatik at, baduzu beste proiekturik esku artean?
Momentu honetan irakaskuntzan nabil eta Euskal Echea ikastetxean gainera Departamentuko arduraduna naiz. Folklorea eta tangoa irakasten ditut 21. zenbakiko Vocacional-ean eta Oihankide Taldearen zuzendaria naiz. El SURI balletean era ari naiz dantzari eta Txikito proiektuan ere laguntzen dut… Nahiko lanpetuta nabil. Hala ere beti dago lekua proposamen berrientzat, eta nobedadeak daudenean kontatuko ditut.

'Dantz-ango' hemen irakur daiteke

viernes, 19 de septiembre de 2025

El blog de Aitor Alava llega al millón de lecturas: “Reivindico este formato que, dentro de lo moderno, es tradicional”

 

Buenos Aires, Argentina. Allá por 2014 nacía el blog 'Dantz-ango', que ya desde el título —una fusión entre las palabras dantza y tango— abogaba por unir mediante la danza Euskal Herria y el Río de La Plata. Una propuesta modesta y “a pulmón” que sin embargo, once años después, sigue mantiendo informados a sus lectores y lectoras, superando además las expectativas de su autor. "Esta semana hemos llegado al millón de lecturas", señala con satisfacción Aitor Alava. Hace diez años dábamos cuenta en estas mismas páginas de los primeros pasos del blog y ahora el dantzari arabarra realiza un balance en el que nos cuente cómo ha sido la evolución del blog a lo largo de esta década.

- Primero zorionak. ¿Qué mantiene el blog de hoy del de aquellos inicios?
Además del contenido folklórico obvio el blog siempre ha tenido una gran contenido autorreferencial. El prisma de mi propia subjetividad siempre está presente y esto me permite contar ciertas vivencias, bordeando siempre la metáfora y también con algo de juego, por qué no… No todo el mundo está preparado para leer una verdad directa y entonces hay que diluirla o buscar estrategias para exponerla. Las vivencias y esta subjetividad hacen que el blog hoy en día muestre más de lo que dice. Es más que palabras, predomina lo visual sobre lo narrativo. Quizás esto está relacionado con el tiempo en que vivimos, del que tampoco me puedo sustraer. Todo empieza y termina en un pestañear.

- Mantener actualizado no debe ser sencillo... ¿Cada cuánto subís nuevo contenido?
A veces tengo la sensación de que cada vez publico menos, pero revisando los números veo que en realidad no es así. Los años más prolíficos fueron el 2014 con 300 entradas, y el 2020 con 269. Una media que da 188 entradas por año. Si pensamos que este año ya llevo 140, y recién estamos en septiembre. No es mal número, un nuevo contenido cada dos días.

-¿Cuál o cuáles son las fuentes a las que recurrís?
En primer lugar y como mencioné, una parte importante del contenido es autorreferencial. También es una ventana para mostrar casi todas mis acciones, intervenciones, performances culturales… En segundo lugar, también tengo mi propia biblioteca y cd-teka, a los que normalmente recurro. Por último, siempre tengo a mano páginas y canales de youtube de referencia como Kanaldude Xaloa Telebista, por citar alguno.

- ’Un millón de lecturas’...
Los conocidos y la familia me han hecho notar que efectivamente es un “numerazo”. Recuerdo que cuando comencé y la primera publicación llegó a 100 visitas, pensé “hay 100 personas en el mundo que dirigieron su atención hacia esta humilde ventana”... en aquel momento me pareció una locura! y lo mismo ahora, sobre todo porque la danza como dice un buen amigo, es tema para “muy cafeteros”, solo lo consumen los re-interesados. Diez años después es rarísimo que haya menos de 300 visitas por día. Lo pienso y no puedo dejar de esbozar una sonrisa de satisfacción.

- ¿Cuáles son los temas que más interesan a los lectores?
Hay un gran interés por temas propiamente vascos, como los trajes tradicionales o las coreografías específicas de ciertos bailes, pero también interesan las danzas argentinas y latinoamericanas y, cómo no, el vals, tema europeista al mundo. Por otro lado, es muy difícil tener una descripción precisa del perfil global de los lectores. El blog alberga una diversidad de temas que trasciende fronteras y edades. Sí puedo decir que el blog necesita paciencia y lectura, y es algo de lo que nuestros jóvenes de hoy carecen.

- ¿Pensaste alfuna vez pasarte a alguna red social, como Tik-tok, más popular entre la gente jóven?
¡Noooo…! Reivindico este formato que, dentro de la modernidad, es de lo más tradicional. Me sigue pareciendo más que válido y accesible para todos y todas.

- ¿En qué otros proyectos trabajás?
Mi día a día es la docencia y la jefatura de departamento en Euskal Echea, el curso Vocacional N.º 21 de Folklore y Tango, ser monitor de Oihankide Taldea y bailarín del Ballet Folklórico EL SURI… También estoy colaborando en nuevos proyectos con Txikito. Una vida bastante ajetreada… Pero siempre hay tiempo para cosas nuevas, que ya en algún momento contaré.

'Dantz-ango' puede leerse aquí

euskalkultura.eus

jueves, 18 de septiembre de 2025

Jaialdiaren sustraietan | Boiseko jaialdia

 


Donostia-San Sebastián. El periódico Berria ha publicado el cortometraje documental "Jaialdiaren sustraietan" (En las Raíces del Festival) sobre el festival Jaialdi 2025, celebrado en Boise (Idaho, EEUU) en julio y agosto pasados. De la mano de Nagore Arin, el documental repasa el desarrollo del que muchos consideran el mayor evento o encuentro vasco del mundo fuera del País Vasco a lo largo de 22 minutos y 17 segundos, organizado cronológicamente del 29 de julio al 3 de agosto.

La cámara se adentra en los diferentes eventos que tuvieron lugar a lo largo de la semana del festival en una crónica gráfica que reúne asimismo una variedad de testimonios, casi todos de vascos nacidos o residentes en EEUU, de participantes que viajaron de Euskal Herria para sumarse al evento y de ciudadanos locales. Entre ellos se encuentran la organizadora Ana Mendiola, el vecino de Salt Lake City Jean-Jules Flesher, la residente boiseana Amy Caldwell, el miembro del grupo Trikilintxo Ruben Gabilondo, los expastores Juan Felis Vertiz, José Alberdi y Francisco Danboriena...

Documental "Jaialdia sustraietan" presentado por Berria, obra de Nagore Arin

 ...Julen Conde y Udane Madariaga, profesores de Boiseko Ikastola, David Jaio Beristain, residente en Boise, el harrijasotzaile estadounidense Ryan Stewart, Jasone Aretxabaleta, residente en Markina-Xemein con familia americana, las bertsolaris Onintza Enbeita y Nerea Ibarzabal, y Dan Ansotegui, conocido todoterreno empresario, músico, emprendedor y referente cultural en la comunidad vasca de Boise.EUSKALKULTURA