martes, 23 de septiembre de 2025

BRALETIK DANTZA JAUZIRA

 


Iparraldeko Kontserbatorioko 'dantza tradizionala' departamenduko 3. zikloko azterketaren parte izan den proiektuaren aurkezpena da dantza ikusgarri hau. Jon Olazcuaga Garibal ikasleak eramanik, Ikuspegi pertsonalarekin bat eginik, Iparraldeko dantza errepertorio batzuk dantza herrikoekin alderatuz erabiliak dira, Euskal Herria, Landak, Bigorre, Gers, eta Biarno eskualdeak amankomunean dituzten tradizioak aztertuz. Dantza tradizionalen oinarrizko formak agerian ezarriak dira, XVI. mendetik XX. mendera doan bidaia dantzatuan. Melodia eta erritmoekin jolastuz, zubiak eraikitzen dira dantza eta errepertorioen artean, dantza tradizionalen funtsezko ezaugarriak erakutsiz.

0 comentarios:

Publicar un comentario