viernes, 11 de octubre de 2024

KABALKADA HELETA

 


Mundua zabala da. Heletako plaza baino zabalagoa… Azken hamarkadetan, gure herri ttipietako plazek ez dute lehen zuten dinamika atxiki ahal izan mundializazioaren parean. Igande goizetako askariak galdu dira bidean… Azken urteetan, horren gainetik, Covida hortik pasatu da, eta gure arteko bat-bateko harremanak eraman ditu berekin… Hori saihestu nahian, herritar batzu gogoetan hasi ziren… Justuki! Azken kabalkada eman denetik 20 urte pasa dira eta aitzaki ederra da, herritarrak biltzeko holako proiektu baten inguruan : euskararen inguruko dantza, antzerki eta kantu herri ikusgarri baten proiektua. Plazan biltzekotan, Euskara eta bere kultura erdian eta gu inguruan! Orduan, urte eta erdiz, herritarrak plazarat hurbilduz, herri bizi bat berpizten da. Batzuetan iraganeko korapiloak libratuz. Arbola zahartua baldin bada ere, haziak emaiten ahal ditu oraino! Kabalkada horrekin, euskal baratzean, lurra landuz eta xeheki ureztatuz, elgarrekin, berriz loratzen lagun dezagun!


Related Posts:

  • Aurresku TxapelketaGipuzkoar erako II. Aurresku Txapelketa… Read More
  • 25 de MAYO-danzas Hoy fecha Patria por excelencia tomamos los textos del profesor ARICO y vemos que y cuales de nuestras danzas son las apropiadas  para la f… Read More
  • EL CALENDARIO FESTIVO VASCOA este respecto, se observa que un nutrido grupo de fiestas y danzas corresponde a celebraciones que concuerdan con actividades económicas que depende… Read More
  • AIARA DANTZA TALDEA Aiara dantza taldea 1984 urtean sortu zen. Herri-ekimenez sortutako proiektua da, bolondresa, Euskal folklorea zabaltzea du helburu. 200 dantzar… Read More
  • TROKEO DANTZAL-DUGUNA TALDEA Siete coreografías distintas basadas en melodías de bertsos y cantos.En las crónicas de bailes de Pamplona de los siglos XVI, XVI… Read More

0 comentarios:

Publicar un comentario