martes, 17 de noviembre de 2026

ENTZUN DADILA!

 


Askoz gehiago da maite zaitut bat euskaraz!

Itsasora heltzen den lurralde zaharrean
Arrano baten hegaldiak babestutako herrian
Arbasoek utzitako nortasuna argia da bidean
Lurperatuta inoiz egon ez den altxorra dugu ahoan

Bardeetako zeru urdinean
Irati oihanean
Sorginen leze ilunetan
Aralar eta kantauri ertzean entzun dadila
Askoz gehiago da "maite zaitut" bat euskaraz!

Atturritik Ebrora dezagun erabili
Hiri haundi, herri txiki eta txoko guztietatik
Negar edo irri egin, beti ahoa bizi
Euskaraz politagoa da eta musu bat beti

Bardeetako zeru urdinean
Irati oihanean
Sorginen leze ilunetan
Aralar eta kantauri ertzean entzun dadila
Askoz gehiago da "maite zaitut"; bat euskaraz!

(Aaaaa)
Lau haizeetara
(Aaaaa)
Entzun dadila
(Askoz gehiago da “maite zaitut” bat euskaraz)

Bardeetako zeru urdinean
Irati oihanean
Sorginen leze ilunetan
Aralar eta kantauri ertzean entzun dadila
Askoz gehiago da "maite zaitut" bat euskaraz (x2)

Entzun dadila!

0 comentarios:

Publicar un comentario