miércoles, 21 de enero de 2026

FERMIN MUGURUZA EHZ 2025

 

2025ko edizio hortan, EHZren ekitaldi handia izan da Fermin Muguruzaren 40 urtemuga birako kontzertua. Artista Irundarrak ez du aurkezpenik behar. Berrogei urteko ibilbidean, Fermin Muguruzak euskal musika eszena markatu du : Kortatu taldearekin, Negu Gorriak taldearekin, urteetan zehar atera hainbat estiloko diskoen bidez, munduko hainbat artistekin elkarlanean. Kantariak lotura azkarra du EHZrekin, eta zazpigarren aldikotz igo da festibalaren oholtzarat, 10 urte igaro ondotik. Hona hemen Arberatze-Zilhekoan eskaini 20 bat kantu, birako taldeak inguraturik eta 2 gomita berezik osaturik. Goza ezazue! 40 Urtemugako taldekideak: Fermin Muguruza: Ahots Nagusia Lide Hernando “Bele”: Gitarra eta ahotsak Matah: Ahotsak Víctor Navarrete: Baxua Gerard “Chalart 58”: Perkusioa eta Dub efektuak Xabi Solano: Trikitixa Jon Elizalde “Jontron”: Tronboia Aritz Lonbide “Lonbi”: Tronpeta Igor Ruiz “Fino”: Saxoa Gloria Maurel: Bateria Gomitak: Mari "Zetkin" ("Zu atrapatu arte" kantuan) eta Amets Aznarez (tronbojolea, "Yalah, yalah, ramallah" eta "Sarri, sarri" kantuetan):

martes, 20 de enero de 2026

BIDAI 2025/2026

Casi no, me dieron el guión hecho para este resumen, era solo seguirlo a pies juntillas!; y en esta vida estamos para discursiones las minimas, que como en un pasadizo del mismo viaje se dijo publicamente, "así está el País!". Pareciera un Colage forzado el superior y creanme es solo el reflejo de la capa superior en  esta modesta vida!:

lunes, 19 de enero de 2026

Iruri-Ozaze: Maskaradak 2026 Barrikadak

 


Hasi dira 2026ko maskaradak Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emanak. Aurtengo lehen hiru barrikadak Irurin izan dira: Iruriko sarreran, Gohetxea saltegi aurrean eta frontoian; eta laugarrena eta eguneko azkena, Ozazeko frontoian. 35 bat gazte elkartu dituzte lau herriek kargu guztiak osatzeko, eta dantzari nagusiei dagokienez, hamabi aitzindariko talde dotorea plazaratu dute. Sorpresaz, Zalgizeko eta Iruriko gazteek 2014an atera zituzten maskaradetako dantzariak ere agertu dira beltzez jantzita; barrikadetan bi belaunaldietako aitzindariak elkarrekin aritu dira dantzan. Argazkiak: Idoia Lahidalga. Maskaradak, barrikadak, Iruri-Ozaze, 2026-01-18.

domingo, 18 de enero de 2026

sábado, 17 de enero de 2026