domingo, 29 de noviembre de 2020

EMAKUMEAK GOGORATZEN


020 azaroak 28. DURANGO.
Indarkeria matxistaz eraildako emakumeak GOGORATZEN, jarritako oroigarria.
Bideoan, Erika Lagoma (bertsotan), Ixone Aroma (dantzan) eta Goiuri Iturriza (txistu joten).

Eraildako emakumeei
Oroiminetik aitortza
ta amorrutik oroitza
bakoitza guztiak gara
eta guztiak bakoitza
Ahizpatasuna ,lotura
egin nahia ta ardura
bigarren heriotza bat
izaten baita anztura
Ukatutako ezetza
da gorputzaren jabetza
Okela zatiz gainezka
dauka munduak despentsa
Irudia, hitza, plaka
injustiziaren mapa
sinbolismotik harago
altxa dadila enbata
Itsua balitz bezala
bertatik pasa ahala
begiak itxita ere
orbaina ikus dezala
Arrakalatu murrua
erraietatik orrua
urradurak ahaztu gabe
berritu dadin larrua
(Erika Lagoma Pombar).
"Eraildako emakumeen oroitzan. Amorruz, orruz, agerian ditugu urradurak ahanzturak ez ditzan berriro hil. 
Cuando hablamos de mujeres asesinadas por la violencia machista queremos ir más allá de estadísticas".
AITOR ALAVA

0 comentarios:

Publicar un comentario