lunes, 15 de febrero de 2021

HASI DANTZATZEN!

 

Hasi dantzatzen proiektua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Eima 2.0 laguntzen barruan kokatzen da. Euskal dantza tradizionalak modu didaktikoan erakutsi nahi ditu, eta interesa duen edonorentzat lizentzia irekian (CC BY-SA 4.0) eskaini. Euskal Herri osoko bederatzi dantza jasotzen ditu, guztiak bere deskribapen-fitxa, bideo-tutorial eta audioekin. Aurreskuaren kasuan, dantza berezia izaki, bost zati edo piezatan banatuta dator: erreberentzia edo agurra, alpargata edo esku hartzekoa, desafioa, saltokako zortzikoa eta San Joan zortzikoa.

Proiektuan aurkezten diren bederatzi piezak erakustearren, hainbat dantza-taldek eta dantzarik propio egin dute dantza proiektu honetarako. Pieza bakoitzerako, eskarmentua duten tokian-tokiko dantzariak eta taldeak hautatu dira. Aurkezten diren jantziak ere tradizionalki dantza bakoitzari lotutakoak dira.

Jakin-mina baduzu, musikaren eta dantzen grabazioaren making-off-ak ere ikus ditzakezu:

''Hasi dantzatzen!'', dantzaren munduan murgiltzeko material askea


Esta web, www.hasidantzatzen.eus, se suma a las propuestas, ya esistentes en la red por y para la divulgación de la Euskal Dantza. Otro interesante aporte, totalmente gratuito, para disfrutarlo. Como ejemplo el ARIN ARIN.
AITOR ALAVA

Related Posts:

  • LA FINAL EN EL AVIÓN-III                  MANO de UPAMECANOUn año después, anoche apostado ante el televisor como ave de rapiña, … Read More
  • DEVASTADO POR AHORA,,,, EN UN CUENTO YA VIVIDO! Si en el año 2001, en un día peronista donde el recuerdo de la plata brillaba más que nunca, un colchón verde se encontraba desordenadamente en … Read More
  • DANTZARTXIBOA Hogeita hamaika dantza talde, erakunde eta norbanakoren euskal dantzako ikus-entzunezko bildumak digitalizatu dira 2015-2022 urteetan … Read More
  • Olentzerori opari 2022/12/24 Manu Campos.2022ko abenduaren 24an Amurrioko plazan estreinekoz dantzatu genuen Olentzerori Opari dantza. Jose Miguel Llanok egun horretan jasot… Read More
  • EUSKAL TAILERRA 2023 En este viaje llamado vida, navegamos por mares de tesón y disciplina, con el viento del compañerismo ondeando nuestras velas. En este vasto océ… Read More

0 comentarios:

Publicar un comentario