lunes, 1 de mayo de 2023

ATHENRY-KO ZELAIAK

 

Kartzela leihotik neska bat entzun dut nik oihuka
Mikel haizatu dute herritik
artoa ebatsirik doluan barna sarturik
ur artean beha dago kartzela

Urrundu dire zelaiak
xoriak hegal kolpez ere bai
amodioa hegalpean
kantatuz gure ametsak
bakartasun handian gelditzen naiz

Kartzela leihotik gazte bat entzun dut nik oihuka
othoi ez izan beldur andrea
goseak oldarturik hemen naiz apaldurik
orain haurra haz dezazu bakarrik

Itsaso hegitik azken izarra etzaten da
zeruak estalirik untzia berekin
maitea egin othoitz ta atxik itxaropena
bakartasun handian gelditzen naiz

Abesti hau Pete St. John-ek konposatu zuen 1970ko hamarkadan. Abestiaren haria XIX. mendeko gosete handian kokaturik dago eta bertan Michael gaztearen zorigaitza kontatzen da, artoa lapurtu ondoren Australiara herbesteratzen dutenean.

Ez da abesti soila, erresistentzia abestia baizik. Hasiera-hasieratik kutsu politikoa hartu zuen eta egun Irlandako rugby eta futbol selekzioetako hinmo ez-ofiziala da. Horrela, 2012.ko Eurokopan irakaspen handia eman zuten irlandarrek kanporatuak izan arren denek elkarrekin abesti hau kantatzean eta haien harrotasuna erakustean.(iturria)

Related Posts:

  • ZUMETA 1939-2020 "Tras realizar el servicio militar y debido a su interés por conocer de primera mano la vanguardia artística se traslada a París en 1959. El jove… Read More
  • GRAN BALLET ARGENTINO JAIALDIA-2016  La imagen es evocadora. Quien desafía a quien, el malambo, o el ezpata-dantzari del fondo,,,,,!.  GRAN BALLET AR… Read More
  • #ETXEANDANTZA-XXIII #etxeandantza Los dantzaris de Iurreta nos proponen esta dos propuestas hoy: ATXESKU DANTZA FANDANGOA TUTORIALA AITOR ALAVA 26/4/… Read More
  • GERNIKA 1937-2020 Gernika en cuarentena Por Federico Ratti. Hoy se cumple un nuevo aniversario del bombardeo a Gernika. Son 83 años de aquel fatídico 2… Read More
  • LOS PASOS EN CUARENTENA  El gran NESTOR BASTERRETXEA,  tiene un auto-retrato en un salón, el cual esconde una bonita historia detrás. EKIN-KUARENTEN Ha… Read More

0 comentarios:

Publicar un comentario