viernes, 26 de enero de 2024

MASKARADA-2024

 

Dantzari emandako inauteria
Zuberoako maskaradak antzeztutako ikuskizunak dira, ia egun osoz luzatzen direnak. Jatorri ezezaguna dute, eta Europako inauteri zaharrenetarikoak direla diote adituek. Aurten, gaur bertan hasi eta apirilaren 27an amaituko dira. Pagolako herritarrek antolatu dituzte. Guztira hamabost emanaldi izango dira astebururo. Lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan bertan, eta beste hamabi herri bisitatuko dituzte.

a

Zuberoako dantza tradizionalek jantzi ohi dute maskarada. Ikuskizunean hainbat une desberdin bizi daitezke. Izan ere, maskaradek asko dute inprobisaziotik, eta ezin jakin zein une zehatzetan hasten diren. Nolanahi ere, goizean emanaldi desberdinak egiten dira herriko auzuneetan eta ikuskizun nagusia bazkalostean izan ohi da, frontoi batean edo toki estaliren batean.

Ikuskizun itzela izan ohi da maskarada. Emanaldietara Euskal Herriko leku askotatik etorritako jendea hurbiltzen da –zuberotarrentzat, manexak–. Gorri eta beltzen artean taldekatzen dira parte hartzaileak, eta protagonista ikusgarriak daude tartean, esate baterako, Artxuria, edo Hartza.


Maskaradan dantza ezagunik bada, hura godalet dantza da. Ardoz beteriko edalontzia lurrean paratu ondoren, haren inguruan dantza egiten dute dantzaririk trebeenek, jira-bira ikusgarriak eginez eta, amaieran (goiko irudian ikus daitekeen bezala), edalontziaren gainera jauzi eginez. Hori bai, ardo tantarik isuri gabe.
URA ITURRALDE



Related Posts:

  • SOLTZIOKO TOPADANTZABIRIBILKETA-JOTA- BOLANT DANTZA-HEGI-OSTALERRAK-PASODOBLE D MARTIN-JOTA LA PILINDROS(1)-POLKA PIK-MARIANAK-LA VARSOVIANA(2)-BILLANTZIKO TXIKI-ZAHAR DA… Read More
  • (el/la) OLENTZAROJARE PHOTOGRAPHY AYALAEN TRES PÁRRAFOSLO QUE NOS CONTARON.Esos seres tan enormes y tan sabios, poseedores de todo lo que el ser humano común carecía p… Read More
  • BERRIRO URBELTZEN DANTZA GANBARA!Hace dos años, así culminaba un día eclepticamnete maravilloso. La sana costumbre de la puntualidad, reivindiquemos su valía, permitía disfrutar el va… Read More
  • ZAMBA DE MI ESPERANZA Una imagen, solitaria, una calma que atraviesa nuestras retinas y sonidos conocidos, hacen de esta playa, en ZARAUTZ, el lugar donde seguramnete… Read More
  • OLENTZARO 2021!"Contaba aquel hombre que, por tradición oral, se había ido transmitiendo de padres a hijos la historia de que un día de fiesta, quizá cuando se celeb… Read More

0 comentarios:

Publicar un comentario