miércoles, 19 de febrero de 2025

ELKARTASUN ETA FESTA GIROAN

 


Urtarrilaren 10ean izendatu dute Nicolas Maduro Venezuelako lehendakari Caracas hiriko karrikak jendez lepo zirelarik. Euskal Herritik delegazio batek bidaia egin du bolibar iraultzari elkartasuna adierazteko eta nazioartetik etorri beste 125 delegazioekin batera, jardunaldi antifaxistan parte hartzeko. Euskal Herritar eta nazioarteko herritarren lekukotasunez gain, bertako errealitatearen berri eman digute Douglas Rangel, COMUNA kontseiluko kideak "Comunen" proiektua esplikatuz eta Hernan Vargas, ALBA mugimenduko koordinatzaile politikoak, Venezuelako kontextu geopolitikoaren nondik norakoak azalduz.

0 comentarios:

Publicar un comentario