miércoles, 10 de diciembre de 2025

Juan Antonio Urbeltz: "Dantza espiritualitateari erabat lotuta dago"

 

GORKA BRAVO
Joan den mendean jaio zen Juan Antonio Urbeltz (Iruñea, 1940), eta gure herriko historia hurbila ez ezik, euskal kultura, politika eta historiaz luze aritzeko gai den aditua da, bizitzea tokatu ez zaizkion garaiak eta ibili ez dituen territorioak xehetasunez deskribatzen dituena; gizona bera gainditu eta kolektibo baten lekuko aritzen dena, bera baino lehenago erditu zen jakinduria hori babestuz, ezagutza hori norbere buruari bakarrik sekula ez aitortuz, gurasoak eta aiton-amonak gogora ekarriz. Batzuek izenpetzen dute “etnomusikologo”, “folkorista” edo “antropologo” moduan, eta gutxik deituko diote dantzari. Definiziorik behar ez duenari ez diot galdetu hark nola izendatzen duen bere burua, baina ausartuko naiz erantzuten, konpartitu dugunagatik, dantzazalea, kulturzalea, eta jakin-min mugagabeko ikastuna edo  ikerlaria dela; baina baita hori bezain garrantzitsua, eta bide horretan ezinbestekoa izan zaiona: Juanan, Marian Arregiren kide eta senarra. 
OSOA HEMEN

0 comentarios:

Publicar un comentario