martes, 9 de diciembre de 2025

Maskaradetaz eginik izan diren argazkiak mündü mailan saristatürik

 

Peio Borthiry

Macao Design Awards-ek du menzione ohoragarri bat eman Peio Borthiry-ri, Larraineko semearen argazkier. Xüxenago izateko, essay/ story kategorian dü irabazi Pagolako maskaradakarietaz egin dütüan argazkiekilan.



Peio Covid denboran hasi zen argazkiak hartzen Larrainen konfinaturik zelarik eta geroztik profesionalizatzen hasi da. Tolosan bizitzez, ezkontzetako argazkietan berezitü da eta orai argazki artistikoetan erauntsi nahi dü ere.

Bigarren aldia da txapelketa batetan parte hartzen düala eta lehentze dü sari bat üken.
Argazkiak bere sare sozialetan ikusten ahal dira.

XIBEROKO BOTZA


0 comentarios:

Publicar un comentario