Aurten ere abenduaren 24 ko kalejira dantzan bukatuko dugu Amurrion.
Dantzak 3 zati ditu, bat dantzarientzat eta beste biak herritar guztiok dantzatzeko.
Dantza ikasteko sarean jartzen dugu bideo hau:
Olentzerori opari - dantza osoa + tutoriala
Animatu eta parte hartu!
Animatu, ez geratu aparte eta parte hartu!
----------------------------------
2022ko abenduaren 24an Amurrioko plazan estreinekoz dantzatu genuen Olentzerori Opari dantza. Jose Miguel Llanok egun horretan jasotako irudiekin labur hau egin du, proiektu zabalago baten baitan. Antolakuntzan Ohiturak Elkarteko kideak aritu ziren, urero legez. Aurten ere, abenduaren 24an, herriko plaza hartzera deitu nahi ditugu herritarrak. Ez geratu eta parte hartu! Dantza ikasi eta denok elkarrekin, komunitatean dantza dezagun, erdigunean gure kultura, sustraiak, trasmisioa... herri bat dantzan!

0 comentarios:
Publicar un comentario