viernes, 23 de febrero de 2024

BIIDARRAIKO KABALKADA


Badu urte andana bat Otxaldetarrak elkartea lanean ari dela Bidarrain, euskal kultura lokarritzat harturik, herritarren arteko harremanak indartzen, belaunaldien arteko trukaketak susuatzen, ohidurak biziarazten, euskara beti aitzinean emanez. Ildo hortan kokatzen da 2017ko irailaren 24an eta urriaren 8an eman diren kabalkada-toberak. Urte pare batez, jende multxo ederra, ehun lagunez gora, arizan da suharki kabalkada-tobera horien prestatzen, dantzari, antzerkilari, musikari, makilari, zaldun, dendari eta beste, gutiz gehienak herritarrak. Auzo herrietako bertsulari batzuk ere juntatu zaizkigu. Eta ororen buru, emana izan den ikusgarri herrikoi, koloretsu eta umorestuak arrakasta ederra bildu du, Otxaldetarrak elkartearen amets handienak gaindituz.



0 comentarios:

Publicar un comentario