2024ko Baztango herrietako bestak hasi dira eta Plazara Dantzaratik tarte hau aprobetxatu nahi dugu baztandar guztiei herrietako plaza guztietan gure herri kulturaren ikur eta ondare diren Mutildantzak dantzatzera. 2023ko urtea Baztanen bazterketarik gabeko lehenengo urtea izan zen bezala, 2024a plazak betetzeko eta gure kulturaren aberastasuna harrotasunez erakusteko urtea izatea nahi dugu.
Ez dugu atzendu behar gaur egun askatasunez plazan dantzatzeko aukera hori edukitzeko bide luze eta gatazkatsua egin dugula. Hala ere, bide hori irekia mantentzeko eta Baztango Mutildantzak bizirik irauteko ezinbertzekoa da gure herriko plazetan dantzatzea eta Mutildantzari gure kulturaren ondare bezala duen balioa aitortzea. Aitortza hori emateko ezinbertzekoa da azkenengo urteetan Mutildantzari egin zaion gutxiespen kanpaina gelditzea. Horretarako, gure herriko plazetan eta dantza eskoletan merezi duen tokia eman behar zaio.
Honengatik, lan hau ez da emakumeen eta mugimendu feministaren ardura bakarrik izan behar. Mutildantza herri ondarea denez herritar guztiena da hau bizirik eta aberats mantentzea. Beraz, bazterketarik gabe, lotsarik gabe eta boikotik gabe, Plazara Dantzara!
0 comentarios:
Publicar un comentario