Kukai dantza taldeko zuzendariaren kontrako auzia «konfidentzialtasun zorrotzez» landu izan du orain arte mugimendu feministak, erasoa jasan dutenek hala eskatuta.
Xenpelar bertso eskolako irakasle baten erasoak salatu zituzten atzo Bertsozale Elkarteak, Errenteriako mugimendu feministak eta Oiartzungo feministen asanbladak. Eta atzo, ortzeguna, kontuak eskatu zizkion Errenteriako (Gipuzkoa) PSE-EEk udal gobernuari; ez soilik kasu horri lotuta, Kukai dantza taldeko auziari buruz ere bai —sexu erasoak egin izana leporatzen diote Jon Maia zuzendariari hainbat emakumek—. Hain zuzen ere, kasu horietan udalak nola jokatu duen aztertzeko eskatu dio. Eskaera horrek, baina, hautsak harrotu ditu; izan ere, lehenbiziko kasua publikoa zen, baina dantza taldearenak barne prozesu baten bidez lantzen ari ziren, «konfidentzialtasun zorrotzez», inplikatutakoek —mugimendu feministak eta erasoak jasan dituztenek— ez zutelako nahi publiko egitea. Goiz-goizetik, baina, albiste hori bolo-bolo zabaldu da sareetan barna; erasoa jasan zutenen nahi eta beharrak alde batera utzi, eta jendaurrean zabaldu dute. (Gehio)

0 comentarios:
Publicar un comentario