jueves, 11 de junio de 2026

MAKIL HOTSAK ikuskizuna

 


Gizatasunez betetako mundu aske batekin amets egiten duen edonori zuzenduta. Europa, eta mundua orokorrean, asaldatuta daude. Ukraniako gerrak, Palestinako genozidioak, Trump amerikar presidentearen inperialismo eroak edota Europa zeharkatzen duen migrazio krisiak ziurgabetasun sozial eta politikoa areagotu du eta gerra hotsak nonahi entzuten dira. Hau gutxi ez, biztanleria berrarmatzea eskatzen duen eskuin muturreko ahotsak gero eta gehiago dira. Zoritxarrez, hirugarren mundu-gerra baten utopia, distopia posible bat bezala ikusten hasita gaude. Testuinguru horretan, ARTEAren ahotsa inoiz baino beharrezkoagoa delakoan gaude. Herrien arteko elkarrizketa eta elkar ulertzea lehenetsiko dituen jarrera bakezale eta antimilitaristak eraiki behar ditugu, armarik gabeko mundu batekin amets egiteak ezin duelako utopia bat izan behar. Behar du izan premiazko behar bat, gizartearen konpromisoarekin irudimen handia eskatzen duen errealitatea. Garaia da beraz, gure begirada bestean eta ez bestearen aurka jartzeko. --------------------------------------- Interpreteak: OINKARI Dantza Taldea, Maialen Mairezkurrena, Eneko Gil, Agurtzane Intxaurraga.

Zuzendaria eta Dramatugia: Agurtzane Intxaurraga
Koreografia: Maialen Mariezkurrena, Eneko Gil, Led Silhouette, Agurtzane Intxaurraga
Jatorrizko musika eta zuzenekoa: Garazi Navas
Soinu mapa eta kantua: Garazi Navas
Testuak: Miren Agur Meabe, Agurtzane Intxaurraga
Jantzitegia eta eszenografiaren diseinua: Xabier Mujika eta Agurtzane Intxaurraga
Grafika: HIKA Teatroa
Promozio bideoa eta argazkiak: Unai Lizarza
Teknika: Iker Ugalde, Ekhi Yarza
Kanpo begirada: Hodei Arrastoa eta Miren Gojenola
Ekoizpen zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga, Eneko Arteaga
Ekoizpen exekutiboa: HIKA Teatroa
Administrazioa: Asun Etxeberria
Komunikazioa: Marina Perosanz eta Gorka Etxeandia
Banaketa: HIKA Teatroa (Hodei Arrastoa eta Nagore Martínez)

0 comentarios:

Publicar un comentario