jueves, 30 de julio de 2026

Berun konpittak

 

1936ko gerraren 90. urteurrena gogoan eta gerra lazgarri hartan egin ziren kantak biltzen zituen Joseba Tapiaren 2001. urteko "Agur Intxorta Maite" diskaren 25. urteurrenean, gerraren memoria dantzatzen zuten gorputzen bidez plazaratzeko ekitaldia egin da Eibarren 2026ko maiatzaren 30ean, Euskal Jaiaren baitan, Gerrako ibilerak dantzan ekitaldian. 

Berun konpittak izeneko jota ageri da honako bideoan. Jose Maria Garatek idatzitako hitzek Bizkaiko Lea Artibai inguruko parajeak eta mendiak dituzte hizpide, Markina-Xemein, Berriatua, Ondarroa eta Lekeitio artean diren Kalamendi, Milloi edo Eizmendin bizitako gerraren penak ageri dira. Tradiziozko Jota doinu bat jarri zien Tapiak Garateren hitzei. Jota eta ingurutxoaren arteko jolasean dantzatu ziren Berun konpitten doinura dantzariak.


Berun konpittak

Kalamenditik Milluin,
Osolon ziar Eizmendi,
eusko mutillak errimin
yagoten Ama Euskadi

Zubek zarie mutillek
Urtzik maiteki egiñek,
falangiste ta mairubai
erakusteko agiñek

Guda-lubanen ostetik
erreketeai irrintzi:
berun konpittak jaurtiaz
gura badabez iruntsi

Begijak zorrotz eskier
erpin izkilluz batera:
berun pipittak mairuba
bialdu dayan lotara

Gorrotorikan ez, arren,
berun aleak maiteki
alik zuzenen bialdu
gaizkatzearren Euzkadi.

Hitzak: Jose Mari Garate, 1937
Musika: Herrikoia
Moldaketak: Joseba Tapia 

Musikariak:

Joseba Tapia, 

Arkaitz Miner, 

Quico Puges, 

Iraide Ansorena.


Dantzariak:

Kezka dantza taldea (Eibar), 

Haritz dantzari taldea (Elgoibar),

Gure-Kai dantza taldea (Deba), Gorosarri dantza taldea (Eskoriatza),

Txindurri dantza taldea (Ermua).


Ekitaldia: Gerrako ibilerak dantzan Eibarko Euskal Jaian. Irudiak: Mikel Bereziartua (dron-irudiak), Jose Antonio Roige, Teo Arrizabalaga, Gaizka Lazarobaster. Edizioa: Idoia Lahidalga.

DANTZA.EUS



Gerrako ibilerak dantzan 02 Berun konpittak



0 comentarios:

Publicar un comentario