Orain urte batzuk, Argia dantzari taldean, Juan Antonio Urbeltzek proposatu zuen gerrako kantak biltzen zituen Tapiaren diska horretako lehen kantarekin, Ekaitza izenekoarekin GUrpilean, borobilean, irradakan dantzan egitea. Urbeltzen proposamen horretatik abiatuta, irradakan, borobiltzen doan sokan, kantuz dantzan lehertu zen Ekaitza Eibarko Untzaga plazan.
Musikariak: Joseba Tapia, Arkaitz Miner, Quico Puges, Iraide Ansorena. Dantzariak: Kezka dantza taldea (Eibar), Haritz dantzari taldea (Elgoibar), Gure-Kai dantza taldea (Deba), Gorosarri dantza taldea (Eskoriatza), Txindurri dantza taldea (Ermua). Ekitaldia: Gerrako ibilerak dantzan Eibarko Euskal Jaian. Irudiak: Mikel Bereziartua (dron-irudiak), Jose Antonio Roige, Teo Arrizabalaga, Gaizka Lazarobaster. Edizioa: Idoia Lahidalga.
a
Ekaitza, Gerrako ibilerak dantzan, Eibarko Euskal Jaia, 2026-05-30.


0 comentarios:
Publicar un comentario