sábado, 5 de septiembre de 2020

HERRI TXIKI BATEKOA NAIZ

 

Herri txiki batekoa naiz -Patxi Saiz-


Herri txiki batekoa naiz bere izatean gogoz bizi nahi duen asmoz ukatzen zaio oro Herri txiki batekoa naiz bere izatean tinko oldartzen da une oro borrokatzen da gogor. Ez, ez du arima galdu gaurko Euskal Herriak, Euskal Herri borrokalari pentsalariak ez du arima saldu nahi, baizik atzeman. Ez zuten beren arima saldu, atzo Elgetan, Kalamuan, Solluben, Artxandan, Euskal Herriko mendiak beren odolaz gorritu zituzten gudariak. Ez dute beren arima saldu, gaur heien aurre ezpata gizonei buruz buru begiratuz, eskumuturrak loturik baina bihotzak libro euskaraz oihuka, heriotzaren aurrean kantuz, beren abertzaletasun eta zuzentasun egarria, deiadar-kantu duten gure anai gazteok, ez eta borroka honetan bere urterik hoberenak, nahiz espetxean, nahiz etxetik kanpo, daramatzaten abertzaleak. Izan ala ez izan, bizi ala hil, horra zertan den gaur gure herria, herri gisa zapaldu nahi gaituzte, herri gisa eman behar dugu borroka. Abertzale guztiok elkarturik, agintaritza bakar baten menpe. Eta borroka hori luzea eta latza izanen baita, bidean anaia erortzen bazaik, Lepoan hartu eta segi aurrera. Non dugu duintasuna? Gure herriaren nahia, non-nahi eta noiznahi, zapaltzen ikustean, gure herriaren izatea, non-nahi eta noiznahi, zanpatzen ikustean. Herri txiki batekoa naiz bere izatean tinko oldartzen da une oro borrokatzen da gogor.
AITOR ALAVA

Related Posts:

  • 7 pasos Para 7 MOMENTOS Se acuerdan de los tres tipos de palanca,,,,las personas somos igual,,,necesitamos un punto,,,para mover el mundo,… Read More
  • LA PLAZA PARA OBSERVAR Orden. Jantziak/trajes. Repertorio: Uztai txiki, zinta dantza, xinple, marmutx, makil dantza, zapatain dantza, bizar dan… Read More
  • IX BAILANDO con NUTRIAS Eso es San Nikolas!, paraíso de ese preciado marsupial,,, lugar donde ya hace 3 lustros un centen… Read More
  • Oberena Dantza Taldea. 1940-2015 Un muy buen ejemplo de lo que es una "intervención Artistica". Bonus: Beteluren Fandangoa. AITOR ALAVA 26/11/16 … Read More
  • CRÓNICA HARTZA HONDARTZAN Han pasado ya unos días y las resacas propias y ajenas se han ido diluyendo: resacas de vino de calida… Read More

0 comentarios:

Publicar un comentario